Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Apirilaren 19an kolodioi hezearen teknikarekin egindako argazkien erakusketa

2025/05/14
Apirilaren 19an kolodioi hezearen teknikarekin egindako argazkien erakusketa

Jon Andoni Martin argazkilari azkoitiarrak apirilaren 29an gure herrian argazkiak egin zituen kolodioi hezearen teknika erabiliz. Legazpiarren erretratu hauek, eta beste zenbait, ikusgai daude Juan Cruz Ileapaindegian eta Katilu jatetxean. Maiatza eta ekaina bitartean egongo dira ikusgai.

Kolodioi hezea XIX. Mendeko argazki teknika bat da. Beirazko edo metalezko xaflak erabiliz kopia bakarra sortzen dira. Argazki bitxiak dira, edertasun eta ezaugarri berezidunak.

Juan Kruz ileapaindegia:

Astelehenetik ostiralera: 09.00-13.00 / 16.00-20.00

Larunbatak: 09.00 – 13.00

Igandeak: ITXITA

Katilu Jatetxea:

Astelehenetik ostiralera: 08.00-24.00

ASteburuak: 09.00- 24.00

Erakusketak amaitzen direnean, uztaila hasieran ziur asko herritarrei egingo zaie deialdia norberak bere argazkia jaso dezan, Juan Kruz ileapaindegian. Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi!