Antzerkia, musika eta ikuskizunak Latxartegi Aretoan urritik abendura

Kultura Zerbitzuak prest du azken hiruhileko Latxartegi Aretoko antzerki, musika eta ikuskizunen programazioa.
Ondoren aurreratzen dizueguna, herriko kultur elkarteen bidez eta beraien lankidetzarekin antolatzen direnen osagarri da, herritarrei ahalik eta eskaintza anitz eta zabalena eskaini asmoz.
Hona aurrerapena:
Urriak 3, ostirala: AZTIA. Musika, butoh dantza eta antzerki bakarrizketa. Don Inorrez eta Metrokoadroka taldeak. 19:30ean.
Urriak 17, ostirala: ZORRETAN antzerkia. Hika teatroa.Maitasunaz eta zainketaz modu lotsagabe bezain arinean hitz egiten duen kontakizun intimoa da, ederra eta ausarta. 19:30ean.
Azaroak 28, ostirala: AI GURE JUANETEAK antzerkia. Tartean teatroa. Patxo Telleria. 19:30ean. Laboaren kantak gaur egungo gizabere baten begiradatik. Ikuskari eszeniko hibridoa da. Hitzak eta musikak osaturikoa. Taula gainean aktore-musikari bat eta bi musikari-aktore. Testua,
Abenduak 12,ostirala: III MAGIA GALA. Aurtengo partaideak: Eneko Gutierrez, Oier Jurado, Julen Magoa eta Alaitz Oraa. 19:00etan.
Emanaldi hauetako sarrerak irailean jarriko dira salgai on-line https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/ loturan.
Eta oraindik erabat lotuta ez badago ere, Urriaren 18tik Azaroaren 23ra bitartean Azaroan Musika Zikloa izango dugu, eta horietako emanaldi batzuk ere Latxartegi Aretoan izango dira. Musika emanaldiak izango dira urriak 18, 19, 25 eta Azaroak 1, 2, 8, 9, 15, 16, 22 eta 23an.
Eta maiatzaren 4an eguraldiagatik bertan behera geratu zen EUSKORLEANS dantza eta musika emanaldia urriaren 5ean, igandean, 18:30ean izango da, Euskal Herria plazan hasita.