Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

"Altxa Burua Legazpi" ekimenarekin aurrera jarraitzen dugu

2025/04/14
"Altxa Burua Legazpi" ekimenarekin aurrera jarraitzen dugu

Legazpiko Udaletik jakinarazi nahi dizuegu lanean jarraitzen dugula "Altxa Burua Legazpi" ekimenean, gure udalerriko gazteen artean pantaila eta gailu digitalen erabilera osasungarriagoa sustatzeko.

Maiatzean bilera ireki bat antolatuko dugu gai hau taldean lantzen jarraitzeko, ekarpenak jaso eta ekintza berriak planifikatuz.

Ekimena hiru lan-ildo nagusitan egituratuko da:

• Haur Hezkuntza: prebentzioa eta kontzientziazioa.

Etapa honetan, familiekin lan egingo dugu haurtzaroan pantailen erabilera murrizteko eta lehen urteetatik ohitura osasungarriagoak sustatzeko.

Gainera, maiatzaren 19an, 18:00etan, Miren Ros-ekin hitzaldi bat egingo da familiei zuzenduta, "Pantailen erabilerari buruzko prestakuntza" izenburupean. Parte hartzera animatzen zaituztegu!

• Lehen Hezkuntza: Mugikorra izateko adina atzeratzea.

Ikastetxeekin eta familiekin batera, lehen mugikorra izateko adina atzeratzea sustatu nahi dugu, garapen digital orekatuagoa bilatuz.

• Bigarren Hezkuntza: Gailuen erabilera osasungarria.

"Kanpamentu digitala" bezalako jarduerak bultzatuko ditugu, nerabeen artean teknologien erabilera kontzientea eta positiboa sustatzeko.

Laster jakinaraziko dizuegu hurrengo bileraren eguna eta ordua. Animatu parte hartzera eta guztion artean Legazpi kontzienteago eta osasuntsuago bat eraikitzera!