Alerta Laranja prezipitazio handiagatik barnealdean 18:00etatik 24:00etara
2025/07/11

Eusko Jaurlaritzako barne sailak jakinarazi bezala gaur, uztailak 11a arratsaldeko 18:00etatik 24:00etara ordubetean 30 l/m² baino gehiago pila daitezke. Zaparrada trumoitsu ertainak edo handiak bota ditzake eta barnealdeko zenbait lekutan oso handiak izan daitezke. Zaparradekin batera txingorra (2-4 cm) egin dezake, haize-bolada gogorrak edo oso gogorrak izan daitezke (60-100 km/h) eta deskarga elektriko ugari egon daiteke.
Hona hemen ekaitz edo uholde arriskua badago jarritu beharreko aholkuak. Horrez gain, ahal izanez gero ez utzi ibilgailurik ibaietatik gertu ez eta papelerako aparkalekuak, azken hau uholde arriskua duen eremuan bait dago.