Aizkorri kalearen hegoaldeko zatia birgaitzeko lanak laster hasiko dira
2026/01/26

Datozen egunetan hasiko dira Txorroneea eta Bikuñako biribilgunearen arteko Aizkorri kalearen zatia birgaitzeko lanak.
Legazpiko Udalak Costrucciones Artzamendiri esleitu dizkio lan horiek eta 1.065.443,95 euroko aurrekontua izango dute. Jarduketek ingurunearen irisgarritasuna eta oinezko zein bizikleten segurtasuna hobetuko dute, baina zoru azpian ere jarduketa nabarmenak aurreikusten dira: udalerriko ur horniduraren eta ur zikinen saneamenduaren sare garrantzitsuenak bertatik pasatzen baitira. Horregatik, Gipuzkoako Urak-ek obrak finantzatzen lagunduko du.
Lanek 13 hilabete iraungo dute. Oinezko zein ibilgailuen trafikoan eta autobusen ibilbidean eragina izango dute. Aldaketa horien berri aldez aurretik emango du Udalak.