Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Aiko taldea: erromeria eguna prestatzeko ikastaroa

2014/10/20
Aiko taldea: erromeria eguna prestatzeko ikastaroa

Bihar Aiko taldeak erromeria eguna prestatzeko ikastaroa eskainiko du Legazpin 

Goiz Deia Txistulari taldeak aurtengoan, Aiko Taldearekin erromeria proposatu du legazpiar guztiontzat. Erromeria, urriaren 25ean egingo da Kale Zaharrean, baina Aiko taldeko partaideak urriaren 21ean ere Legazpira etorriko zaizkigu, aldez aurretik ikastaro txiki bat ematera. Ikastaro edo entsegua 19:30ean izango da Korosti Dantza talderen entsegu lokalean (Ikastolako Aretoan).