Agorreko Santikutzetan 3x3 saskibaloi txapelketa ospatuko da larunbatean Azokan

Aurtengoan ere 3x3 saskibaloi txapelketa aurrera eramango da Agorreko Santikutzetako jai egitarauaren barruan. Honetan infantilak (2012-2013), kadeteak (2010-2011) eta senior eta juniorrak (2009 eta aurrekoak) parte ahal izango dute, talde bakoitzak lau jokalari izan beharko dituelarik, hauetako bi legazpiarrak izan beharko dira eta gehienez hiru federatuta egon. Txapelketa irailaren 13an, larunbata, ospatuko da arratsaldeko 16.00tan Azokan.
Izena emateko epea irailaren 11n amaituko da, honetarako%
Kategoriko 2 talde finalistek sariak izango dituzte. Animatu eta parte hartu!
