Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Agorreko Santikutzak. Sukaldari lehiaketan parte hartzeko izen ematea zabalik eta platera erabakitzeko bilera irailaren 2an

2025/08/14
Agorreko Santikutzak. Sukaldari lehiaketan parte hartzeko izen ematea zabalik eta platera erabakitzeko bilera irailaren 2an

Agorreko Santikutz jaiak irailaren 12,13 eta 14an izango dira aurtengoan, eta ohi bezala larunbatean, irailaren 13an, 11:00etatik aurrera egingo da Sukaldari lehiaketaren 41. edizioa.

Lehiaketan herriko elkarte, talde edo lagun bikote/hirukoteek parte har dezakete, eta izen ematea abuztuaren 30a baino lehen egin beharko da Udaletxeko Harrera Zerbitzuan.

Izen-emandakoen artean erabakiko da zein plater prestatuko dugun aurtengoan, irailaren  2an, asteartea, 18:00etan Kultur Etxean egingo den bileran.