Agorreko Santikutzak: Sukaldari lehiaketan parte hartzeko izen ematea, abuztuaren 29ra arte
2025/07/08

Zer prestatuko den erabakitzeko bilera: Irailaren 2an, 18:00etan Kultur Etxean.
Agorreko Santikutz jaiak irailaren 12,13 eta 14an izango dira aurtengoan eta, ohi bezala, larunbatean, irailaren 13an, 11:00etatik aurrera egingo da Sukaldari lehiaketaren 41. edizioa.
Lehiaketan herriko elkarte, talde edo lagun bikote/hirukoteek parte har dezakete, eta izen ematea abuztuaren 29a bitartean egin beharko da Udaletxeko Harrera Zerbitzuan.
Izen-emandakoen artean erabakiko da zein plater prestatuko dugun aurtengoan, irailaren 2an, asteartea, 18:00etan Kultur Etxean egingo den bileran.