Agorreko Santikutzak. ODIK y EMAION irailaren 13an, 22:30ean Euskal Herria plazan
2025/09/05

Azken orduko aldaketatxo bat izango da irailaren 13 gaueko emanaldian.
Gaueko 23:00etarako iragarritako EMAION taldearen erromeria aurretik ODIK legazpiarra izango dugu bere Bonjour lana aurkezten.
Beraz gaueko ekitaldia 22:30ean hasiko da ODIKen emanaldiarekin eta ondoren izango dugu EMAION taldearen erromeria.