Agorreko Santikutzak. Kantu Afarirako jan-edanetarako txartelak Laubiden eta Gurrutxagan eskuragarri
2025/09/05

Agorreko Santikutz jaietan, irailaren 12an, 21:30ean egingo den Kantu Afariko ogitarteko eta edariak txartel bidez eskuratu beharko dira aurtengoan ere.
Doinua Musika eskolak kudeatzen duen ekitaldi honetako jan-edarietarako txartelak Gurrutxaga eta Laubide tabernetan salduko dira irailaren 10era arte. Bi txartel egongo dira:
1.- Txoripana eta ura 4€
2.- Txoripana eta ardo/sagardo edalontzia 6€
Hala ere egunean bertan ere izango da txartelak eskuratzeko aukera amaitzen diren arte.