Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

AGORREKO SANTIKUTZAK: irailak 12, 13 eta 14. Azken Berriak

2025/09/11
AGORREKO SANTIKUTZAK: irailak 12, 13 eta 14. Azken Berriak

Agorreko Santikutz jaietako egitaraua banatu da herriko postontzietan, baina Irailaren 13ko egitarauan jasotako hainbat ekitaldiren xehetasunak finkatu dira, aldaketatxoren bat ere izan delarik, eta horien berri ematera gatozkizue.

Irailaren 13an, larunbatean, Azokan jokatuko den Sukaldari lehiaketan 17 taldek eman dute izena eta aurten prestatu beharko dutena, partaideek hala erabakita, Itsas zapoa amerikar erara izango da.

Irailaren 13an larunbatean ERRALDOI ALARDEKO konpartsa eta musikariek eta  VILADECANS-EKO CASTELLERS TALDEAkgoizeko saioan elkarrekin aritukodira, eta 11:30ean hasiko dute saioa Santikutz Egoitzan. ( Eguraldiak lagunduko ez balu Urbeltz Pilotalekuan)

Irailaren 13an, larunbata, Euskal Herria plazako gaueko kontzertua 22:30ean hasiko da eta bertan izango ditugu: ODIK eta EMAION ERROMERIA.

Gozatu Agorreko Santikutzak!