Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Kontsumo arduratsua eta hondakinen murrizketa

2014/12/02
Kontsumo arduratsua eta hondakinen murrizketa

Hilabete honetako agenda 21eko foroan kontsumo arduratsuaz eta hondakinen murrizketaz hitz egingo dute. Pasa den urriaren 30eko saioan Kale Nagusiaren berritze lanei buruzko lehen zirriborroak abenduan aurkezteko konpromisoa hartu zuten agenda 21eko foroan. Baina hirigintza sailetik denbora gehiago beharko dute, eta beraz gai hori 2015eko urtarrileko lehen saioan landuko da.

Deialdia

Iritzia online foroa erabiliz ere eman dezakezu.

Online forora sarbidea

Hori dela eta, hilabete honetako foroan kontsumo arduratsua eta hondakinen murrizketa izango dira hizketa gai. Horien artean, Legazpin egindako kanpaina ezberdinak baloratuko dira.