Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

A eta B sailetako Gazte mailako VII. Aurresku Txapelketa Nagusian legazpiarrak txukun aritu ziren

2025/05/26
A eta B sailetako Gazte mailako VII. Aurresku Txapelketa Nagusian legazpiarrak txukun aritu ziren

D sailekoa Legazpin maiatzaren 17an jokatu ondoren, Maiatzaren 24an, Errenteriako Niessen Kulturgunean Gazteen Mailako Aurresku Txapelketa Nagusia, Gipuzkoar erara, lehiaketaren VII. Edizioko A eta B sailetakoen txanda izan zen.

Sail bakoitzean 12 dantzari aritu dira, hauen artean Sustraiak Dantza TaldekoSara Escudero (A sailean) eta Araitz Berasategi, June Osinalde, Nora Escudero eta Nora Lafuente (B sailean).

Sail bakoitzeko emaitzak:

A saila:

1-. Hugo Haro (Lezo)

2-. Gorane Villa (Lezo)

3-. Ane Perez (Lezo)

4-.Sara Escudero (Legazpi)

5-. Amaiur Iturbe (Lezo)

6-. Laia Illarreta (Legorreta)

B saila:

1-. Lur lacasta (Lezo)

2-. Ixone Lorenzo (Lezo)

3-. Nora Escudero (Legazpi)

4-. June Osinalde (Legazpi)

5-. Nere Sarasola (Zizurkil)

6-. Izadi Arbelaitz (Errenteria)

Sustraiak Dantza Taldeko dantzariek bikain aritu dira, urtarrilean Legazpin hasi eta larunbatean Errenterian amaitu den txapelketa honetan hobekuntza handia izan dutela argi eta garbi utziz.

Sustraiak Dantza taldeak txapelketa honetan aritu diren dantzari eta irakasle guztiak zoriondu nahi ditu. Horrela segi eta datorren txapelketara arte!!!!