A eta B saileko Gazte mailako VII. Aurresku Txapelketa Nagusia Errenterian jokatuko da maiatzaren 24an
2025/05/23

Pasa den maiatzaren 17an, D mailako gazteen VII aurresku txapelketa jokatu zen Legazpin.
Maiatzaren 24ean, larunbata, A eta B sailen txanda izango da Errenterian.
Han arituko dira Legazpiko Sustraiak Dantza taldeko Sara Escudero Mujika A Sailean, eta June Osinalde Mendiola, Araitz Berasategi Armendariz, Nora Lafuente Arizti eta Nora Escudero Mujika-B sailean.
A saileko dantzariek Puntamotz eta Agurra dantzatu beharko dituzte eta B sailekoek Erribera eta Legazpi Zortzikoa.
Maiatzaren 17an jokatu zen D sailekoaren argazki kronika ikusgai duzu Udaleko flickr atarian.