“50 urtez dantzan” Argazki Erakusketako lehiaketa Arantza Idigorasek irabazi du eta 100€-tako erosketa bonua eraman du saritzat

Sustraiak Dantza taldearen ‘Oso ondo… Berriro!” 50. Urteurren ospakizun ekintzen artean
irailaren 4tik 20ra ‘50 urtez dantzan’ argazki erakusketa egon zen ikusgai Ilintiko dendetako erakusleihoetan. Taldearen 50 urteko ibilbidean ateratako argazkiek osatzen zuten erakusketa, guztira 52 irudi, eta lehiaketatxo bat ere jarri zen martxan epe horretan.
Argazki guztiak ikusita, galdera hau erantzun behar zuten parte hartzaileek:
Zein dendetako erakusleihoetan dago 50. Urteurreneko Santikutz eguneko argazkia?
Erakusketa amaituta eta jasotako erantzun zuzenen artean zozketa egin ondoren, Arantza Idigoras izan da 100€-tako erosketa bono saria irabazi duena, nahiz eta saria Lurdes Otaegik jaso zuen bere izenean.
Lehiaketa arrakastatsua izan da oso, eta eskerrak sustatzaileek eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten legazpiar guztiei.