“50 urtez dantzan” Argazki Erakusketa antolatu du Sustraiak Dantza taldeak Ilinti Merkatari Elkartearekin elkarlanean

Sustraiak Dantza taldeak ‘Oso ondo… Berriro!” 50. Urteurren ospakizun ekintzekin jarraitzen du eta oraingoan erakusketa batekin datorkigu.
Irailaren 4tik 20ra ‘50 urtez dantzan’ argazki erakusketa egongo da ikusgai Ilintiko dendetako erakusleihoetan. Taldearen 50 urteko ibilbidean ateratako argazkiek osatuko dute erakusketa, guztira 52 irudi izango dira.
Erakusketaz gain, lehiaketa bat ere jarriko dute martxan, irailaren 4tik 20ra bitartean, Ilintiko Dendetako erakusleihoetan. Argazkiak Gorka Gomezek txukundu ditu, eta Lenburrek utzi dizkio markoak taldeari.
Argazki guztiak ikusita, galdera hau erantzun beharko dute parte hartzaileek:
Zein dendetako erakusleihoetan dago 50. Urteurreneko Santikutz eguneko argazkia?Erantzuna erakusketan parte hartzen duten edozein dendetan eman ahal izango da. Erantzun zuzena ematen dutenen artean 100€-ko erosketa bonu bat zozketatuko da.
