4 orduko jolas eta kantu ikastaroa Kultur etxean aisialdiko begiraleentzat

Larunbat honetan, apirilak 12, 4 orduko jolas eta kantu ikastaroa eskainiko da Kultur etxean. Ikastaroa aisialdiko begiraleentzat zuzendua dago.
Jolasaren garrantziaz eta jolasak euskararen sustapenean egiten duen ekarpenaz jabetuta, Udaleko Hezkuntza zerbitzuak jolas eta kantu ikastaroa antolatu du, Hezten aisialdi eskolaren bidez. 4 orduko ikastaroa larunbat honetan izango da, apirilaren 12an, 9:00etatik 13:00etara, Kultur etxean.
Ikastaroan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dira: Legazpin errolda izatea; Aisialdiko Begirale-titulua izatea edo ateratzen aritzea; Gradua HH-n edo LH-n izatea edo ikasten aritzea.
Ikastaroa euskaraz izango da.
Izen ematea online egingo da, galdetegia betez:
https://www.legazpi.eus/jolas-eta-kantu-ikastaroa
Azken eguna: apirilak 10, osteguna, 14.30ak arte.