2025eko World Mayor saria eman gabe geratu da eta elkartasunaren sari batekin bat egiten du

Eric Galvez Legazpiko alkatea duela hilabete batzuk izendatu zuten World Mayor Prize 2025 ospetsurako, tokiko agintarien lidergoa bereizten duen nazioarteko aintzatespena. Hala ere, saria sustatu duen erakundeak ofizialki jakinarazi du aurtengo edizioan saria eman gabe geratuko dela.
Horren ordez, World Mayor Prize 2025ek bat egingo du Immigrant Times nazioarteko hedabideak ematen duen Elkartasunaren Sariarekin. Errekonozimendu berri horrek hiri eta komunitateetan jartzen du garrantzia, tokiko biztanleen eta etorkinen arteko bizikidetza harmoniatsuarekin duten konpromisoagatik nabarmentzen baitira.
"Sari berri honek herri osoak aintzatesten ditu, gizarte-kohesioagatik eta bizikidetzaren alde egiten den lanagatik. Hasiera berri bat da, eraldaketa honek are gehiago lotzen gaituelako Legazpin garenarekin eta ditugun indarguneekin: solidarioa eta inklusiboa, bere aniztasunaz harro dagoena ", adierazi du Eric Galvez alkateak. "Sariaren eraldaketa honek bide berri bat irekitzen du integrazioaren, errespetuaren eta aukera-berdintasunaren alde udalerrian egiten den talde-lana ikusarazteko".
Alkateak, gainera, hilabete hauetan herritarren babesa eta konfiantza eskertu nahi izan du, Legazpik nazioan eta nazioartean oihartzuna izan duelako.