Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

2025eko Itzulia Women lasterketa dela eta errepide mozketa maiatzaren 16an

2025/05/13
2025eko Itzulia Women lasterketa dela eta errepide mozketa maiatzaren 16an

Maiatzaren 16an, goizeko 09:39etan zehazki, 2025eko Itzulia Women lasterketaren 1. etapak (Zumarraga-Agurain) Legazpi zeharkatuko du. Txirrindulari froga hau, txirrindularitzako maila altueneko froga da eta gure herria zeharkatzen duen 1. etapa honek 148,5 km ditu.

Segurtasun neurriak direla medio, etapak Legazpi zeharkatzen duen bitartean (Zumarragatik Oñatira doa), GI 2630 errepidea goizeko 8:30etarako %100ean moztuta egotea aurreikusten da. Hori horrela, maiatzaren 16an goizeko 08:30etatik 09:50ak bitartean IBILGAILUAK EZINGO DIRA EZ LEGAZPITIK IRTEN EZTA SARTU ERE. Antolakuntzak adierazi duenez, herritik sartu eta irtetzeko debekuan ez da salbuespenik egongo eta larrialdiren bat egongo balitz, erabakia Ertzaintzak hartuko du.

Herri barruan mugikortasuna bermatzen da.