2025-2026 Marrazketa eta Pintura ikastarorako matrikulazio epearen irekiera

Arkatza Elkarteak Kultur Etxean eskaintzen duen Marrazketa eta Pintura ikastaroan 2025-2026 ikasturtean parte hartzeko matrikula epea ekainaren 2an irekiko da.
Matrikula egiteko, horretarako prestatu den matrikula orria bete eta Kultur Etxeko harreran utzi baino ez da egin behar; betiere, ekainaren 27a baino lehen. Matrikula orriak Kultur Etxean eskura daitezke.
Aurten ikasle izan direnek eta jarraitu nahi dutenek, irakasleari jakin arazi beharko diote, eta datuetan aldaketarik ezean ez dute matrikula orririk bete beharko.
Taldeak eta ordutegiak matrikulatutako ikasle kopuruaren eta euren aukeren arabera antolatuko dituzte.
18 urtetik beherakoek astean bi egunetan ordubeteko saioa izango dute; helduek, berriz ordu eta erdiko bi saio. Helduek, gainera, goizean edo arratsaldeko lehen orduetan aritzeko aukera ere izango dute.
Matrikulatzeko gutxieneko adina 6 urte izango da (2019an jaioak). Ez dago gehienezko adinik.