Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

2014-2015 bertso ikasturtea

2014/09/19
2014-2015 bertso ikasturtea

Legazpiko Bertso-Olariek jakinarazi digutenez, Urriaren 3an ekingo diote 2014-2015 ikasturteari. LH5etik gorako gaztetxoei eta helduei egin diete deia. Urritik maiatzera, hilean 10 euro kostako da eskolak hartzea.

Urriaren 3an joandakoen arabera, taldeak osatuko dira. Legazpiko Bertso-Olariek bertsozale legazpiar guztiei egin nahi diete bertaratzeko deia.