Musika
Parrokian
Larunbata, 07 Azaroa 2026
20:00 –
Doan

CORO VICENTE GARCÍA ABESBATZA
1990eko azaroan sortu zen Gasteizko Abetxuko auzoan. Emakume talde txiki-txiki batek sortua, koral bat osatzeko eta, musikaren eta kantuaren bidez, euskal lurraldeko folklorea eta musika ezagutu eta ezagutarazteko desio eta asmoarekin. Pandemiak ekarri zuen parentesia dela eta, abesbatzak aldaketa batzuk jasan zituen eta, gaur egun, 25 kide dituen talde honek, Maite Vicuñaren zuzendaritzapean, sortu zeneko ilusio bera mantentzen jarraitzen du.