Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
 iCal fitxeroaren moduan deskargatu

AZARO MUSIKALA: Mixturas

Musika
Parrokian
Igandea, 01 Azaroa 2026
19:00 –
Doan

MIXTURAS 2026- In Tempore Abesbatza & Ensemble

Mixturas 2026 da In Tempore Abesbatza & Ensemblek proposatzen duen kontzertuaren izena, hain zuzen ere, konpositore garaikide handien obren mugimenduen sorta bat biltzen duelako programarako; abangoardiako musika, maila artistikoan nahiz kontzeptualean, tradizio klasikoa eta tonala, musika zinematografikoa eta nazioarteko folklorearen sonoritateak, harmoniak eta erritmoak nahasten dituena. Proposamen musikal hibrido honen testuekin bizitzeko, justiziarako, elkarrenganako errespeturako eta gizarte guztiz teknifikatu eta indibidualista bati eragiten dioten gaitz handietatik askatzeko grina bizian murgilduko gara.

In Tempore Abesbatzak eta emanaldi orotan laguntzen duen Ensembleak osatzen dute kontzertua, Estitxu Castellano Quintanaren zuzendaritzapean.

Era berean, In Temporek ikus-entzunezko sorkuntzak ditu ezaugarri; izan ere, musika-proposamen orotan txertatzen ditu eta IkusArteko sortzaileek programa bakoitzerako berariaz diseinatzen dituzte. Argiztapenak esperientzia artistikoa are aberatsagoa bilakatu eta ikuslea zentzumenentzako bidaia batean murgiltzen dute.