Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Erreka Eguna 2026

Legazpiko Udalak eta ikastetxeek Erreka Egunean parte hartzeko animatzen zaitugu. Hilaren 26ko goizean, errekara iritsi behar ez zuten elementu arrotz guztiak kenduko ditugu: plastikoak, metalak, trasteak...

Familiarekin eta lagunekin gozatzeko aukera paregabea!

Animatu zaitez eta har ezazu parte!!!!

NOIZ:

Irailak 26, larunbata

ORDUA:

Goizeko 9:30etan

TOKIA:

Elkargunea: Euskal Herria plaza

IZEN-EMATEA:

Telefonoz edo aurrez aurre, Legazpiko udaletxean. Udalerritik egindako deiak 010 eta kanpotik 943 737 030

Formulario honetan datuak jarriz.

Olamendi ikastetxean eta institutuan eta Haztegi ikastolan.

Izen-emate epea: irailaren 22ra arte

ERAMAN BEHARREKOA:

Errekaren ertzetik ibiltzeko arropa eta oinetako egokiak. Eskularruak eta zabor-poltsak udalak jarriko ditu.