Bozkatzen duten pertsonen artean 100€ko bonoa zozketatuko da.
Abenduaren 11n, asteazkenean, arratsaldeko 15:00etan, Legazpiko Gabonetako erakusleiho onenari botoa ematen hasteko aukera zabalduko da; eta bozketak abenduaren 17an amaituko dira, arratsaldeko 15:00etan.
Aurten Legazpiko Udalak antolatutako Gabonetako Erakusleihoen lehiaketan herriko 18 erakusleihok parte hartu dute, eta abenduaren 9tik aurrera hauetaz gozatzeko aukera egongo da, gure kaleak alaituz.
Lau sari emango dira: plaka oroigarri bat eta diru-sari bat, honela banatuta:
Lehen saria: 500 €
Bigarren saria: 300 €
Hirugarren saria: 200 €
Herritarren Saria: 200 €
Herritarren boto gehien jasotzen dituen erakusleihoak jasoko du Herritarren saria. Gainera, kanpaina honetan botoa emanez parte hartzen duten herritarren artean 100 €-ko bonu bat zozketatuko da, aurtengo lehiaketan parte hartzen duten 18 saltokietako batean gastatzeko. Parte-hartzaileak honako hauek dira:
• Arantzazu optika
• Arku Boutique
• Attiko
• Betieder
• Didare mertzeria
• Hegialde botika
• Kabutzia arrandegia
• Laga tindategia
• Maitia
• Mimaru floristerie
• Oskarbi optika
• Sorgin Orrazi
• Sustrai (Laubide)
• Sustrai (Nafarra kalea)
• Tximak ileapaindegia
• Urcelay oinetakoak
• Xaloa estetika
• Zuzen Zerbitzu grafikoak
Botoa telematikoki emateko zailtasunak izanez gero, Herritarrentzako Arreta Zerbitzura (HAZ) hurbildu, 7.30-15.00etara, laguntza jasotzeko.