Herritarren beharrak, nahiak eta ideiak ezagutzeko eta 2024ko aurrekontuak zehazterakoan legazpiarren iritzia kontuan hartzeko, irailetik urrira bitartean Legazpin entzute prozesu bat aurrera eraman zen, bertan 176 iradokizun bilduz. Horiek guztiak aztertuta, abenduaren 10erako herritarrek erantzuna jaso zuten.
Bigarren fase horren ondoren, iradokizunak sailkatu eta multzokatu egin dira (horietako batzuk behin baino gehiagotan errepikatzen ziren), eta zerrenda bat osatu da horien jarraipena egin ahal izateko.
Semaforo gisa, herritarrek egin beharreko lanen egoera egiaztatu ahal izango dute: gorria, lanarekin hasi ez denean; laranja, prozesuan dagoenean; eta berdea, amaituta dagoenean. Semaforoa berde jartzen den unean, iradokizunaren ondoan egindako lanak eta gauzatze-data zehaztuko dira.
Iradokizunak hiru ataletan banatzen dira:
- EGITEKE: pixkanaka egingo dira udaleko baliabideekin.
- OHARRA: udalaren eskumena ez bada ere, arduradunekin harremanetan jarriko gara arazoa konpondu ahal izateko.
- AZTERTZEKO: iradokizunek azterketa handiagoa behar dute erabaki bat hartu, edo garrantzi handiko proiektuei erantzuten dietelako; beraz, ezin zaie berehalako irtenbiderik edo erantzunik eman.
-
ZENBAKIA EGOERA IRADOKIZUNA / KEXA EKINTZAK 1 Haurrak futbolean aritzen dira Boulervarden. Kristal asko apurtu dira. Gurasoak batzuetan ez dira erantzule egiten. Kartela badago, baina hasieratik ez da kasurik egin. Udaltzaingoa sentsibilizazio lanetan ari da. 2 San Inazion zarata asko dago. Kartoia eta plastikoak ez dira ondo biltzen. Aparkaleku gehiago behar dira Sasietari pasa zaio abisua. Honetaz gain froga egin da kontenedoreak lekuz aldatuz eta hiru aparkaleku ere irabazi dira. 3 Laubideko 4. eta 6. atarien arteko espaloia fatxadarantz erori da, eta horrek merkataritza-lokaletan ura sartzea eragiten du. Azterketa egin da eta konpondu da. Urria 2024. 4 Urtatza deposituan pinturak ezabatzea Maiatza 2024. 5 Urtatzako parkea berritzea (ziburuak eta eremu osoa, mobiliarioa) Legealdi planean jasota dago eta egingo da. 6 Arantzazuko teilatua konpondu egin behar da. 2024ko maiatzean. 7 Laubide 17 parean dagoen zuhaitza inausi beharko litzateke. Inausi da 2024ko urtarrilean. 8 Laubideko 12. zenbakiaren atzealdean dauden zuhaixkak moztea. Lehen solairuko leihoetatik oso hurbil daude. Moztuta. 9 Txakurrentzako leku itxiak jartzea 2024.eko urtarrila. San Inazion jarri da. 10 Gabonak datoz eta Laubidetik gora ez dago ezer, ez girlandarik, ez argirik... Gabonak direla nabaritzen den zerbait. 2023ko abendua. Argi gehiago kokatu dira auzoetan aurtengo gabonetan 11 Gizarte zentruko mahaiak egurrezkoak dira eta ezpalez hautsita daude, eta arropa hondatu egiten da 2024ko martxoa-apirila. 12 Urtatzako etxe berrietan (60-64), zabor guztiak lurrean daude eta katuek hautsi egiten dituzte. Trasteak ez dira ostegunetan bakarrik ateratzen; nahi dutenean ateratzen dituzte. Sasietari pasa zaio abisua. Norbait trasteak egunetik kanpo ateratzen ikusi ezkero Udaltzaingoari abisatu. 13 Laubide 7ren ondoan dauden edukiontziak beste leku batean jartzea proposatzen dugu. Etxeetatik hurbilegi daude eta zarata zein usaina dago. Kokalekuak ez du arriskurik eta Sasietaren arabera lekua aproposa da, beraz azterketa egin ondoren, ez dira lekuz aldatuko. 14 Intxausti tabernaren atzealdean autoak abiadura handian pasatzen dira. Zerbait egin beharko litzateke abiadura moteltzeko. Kotxeak motelago joan daitezen sistema bat frogatuko dugu. 15 Noiz kenduko dira Laubide 19 aurreko baratzeak? Paisaia suntsitzailea da, eta hor gertatzen diren gauzak... Aurten erosiko ditugu txabolak eta 2025ean botako dira. 16 Urtatzan txakur asko daude eta zaunkek traba egiten dute atsedenaldian. Txakurrekin arazoak daudenean Udaltzainekin harremanetan jarri eta egoera jakinarazi behar zaie irtenbide bat bilatzeko. 17 Urtatzatik Goierrirako jaitsieran, heskaiek ikuspena kentzen dute. 2023ko azaroa. Heskaiak kendu dira 18 Urtatza 65-66 arteko autoen aparkalekuetako marrak margotu. Hurrengo urtean aparkalekuen margoketa orokor bat aurreikusita dago. 19 Urtatza 55. Garajeen aurrean pibote bat jarri dute eta arratoienak diruditen zuloak daude. Zuloak estali dira. 2023ko urrian eta 2024ko urtarrilean. 20 Txakur kaka asko dago Urtatza osoan. Jendeak ez du jasotzen. Gertatzen den momentuan abisua pasa behar da hau erregulatzen duen ordenantza bat dagoelako. Kanpainak aurrera eraman dira. 21 Bidegorrien sarea amaitzea; trazadura osoari jarraipena ematea eta oinezkoei bide-prestakuntza ematea, edozein aldetatik ibiltzen baitira, baita espaloiak dituztenean ere. Aizkorri kaleko bidegorriari soluzio egokiago bat emango zaio 2025ean. 22 Herritarrak oinarri dituen energia-komunitatea, ez lobby energetiko handietan, beste udalerri batzuetan sortutakoen antzera. Tokiko komunitatea. 2024ko martxoan TEK sortua. 23 Laubideko hexagonoan banku bat jartzea. Ahal bada, itxi. 24 Bizikletak garbitzeko gunea txukundu eta txorrota gehiago jarri. Gehitu txaparen bat urak zipriztindu ez dezan. Adibidez, Zumarragakoa. Erabiltzaileengan jasotako informazioan oinarrituz gunea ondo funtzionatzen du eta gustura daude instalakuntzarekin. Txirringak konpontzeko materiala ere gehitu da. 25 Zakurren kaketarako paperontziak, San Inazio auzoan, San Martin. Ia ez dago. Eta Musika Eskolakoa eta Latxartegi erre egin ziren bere garaian eta ez dituzte berriro jarri. Gehiago jarriko dira. 26 Futbol zelaiaren mantenua hobetu daiteke. Plangintza bat egin dugu eta langile bat gehiago egongo da lan horietan. 27 San Inazio 8-10, txakurrak ate eta espaloietan txiza egiten dute. Kartel bat jartzea proposatzen dugu. Arkuaren aldea ere oso zikina dago Kartela jartzea ez da aurreikusten esperientziak dio duen eragina oso txikia dela. Garbiketaren inguruan, kontratu berriarekin auzoko garbiketa indartu egingo da eta espero dugu horrela arazoa konpontzea. 28 8-10 San Inazioren atzekaldea oso zikin dago 29 Udalerriaren argiztapena. Iaz argiztapena nabarmen jaitsi zen eta uste dugu argia segurtasunarekin oso lotuta dagoela. Neguan oso argi gutxi dago eta ilun eta arriskutsu dago, zehazki Itxaropen auzoan. Argiztapenaren potentziak ez du aldaketarik jasan. Itxaropenen eta Juanastegin argiteria indartu egin da. 30 San Martin arkuan stop bat dago eta ez du inork egiten eta arriskutsua da 31 San Inazio 5ean ere stop bat behar da eta ez dago margotuta Kartela dago. Udaltzainek jarraipena egingo dute. 32 Hondakindegia (eskonbrera) eta Mirandola egokitzea. Mirandaolan oso gune polita da familiarentzat, eta bankuak falta dira, barbakoak konpondu... herriarentzako aisialdirako gunea izateko. Oso hondatuta dago. Mirandaolako barbakoak, bankuak, zaborrontziak… aldatu eta konpondu dira. 2025ean Urtatza zaharreko parkean moldaketa batzuk egingo dira. 33 Aparkaleku gehiago Laubiden. Aulkiak haurren parkean, itzalgunean. Banku gehiago kokatu dira parkean (itzalgunean). 2023 azaroa. 34 San Inazio 17, atzealdea. Ezki handi bat dago eta aspaldian ez da inausten. Sustraiak azalekoak dira eta arriskutsua da. Aztertu da eta ez da arriskurik ikusi. 35 San Ignazio 6-14 espaloiak konpondu, muinoak 36 San Inazioko eskailerak konpondu, Laubideko parkerantz jaisteko daudenak Aurten esleituko da obra eta laster egingo da. 37 Kultur etxeko igogailua garbitzea, igogailuaren eta kristalaren artean 38 Lorategiak zaintzea (Itxaropen 11). Belarra jaso. Jaso egiten da eta abisua pasata dago. 39 Ume txikientzako parkeak aldatu. Elizakoa oso altua da eta txiki-txikiendako parke bat behar da. Herrian ume txiki-txikientzako parke egokiak San Inaziokoa eta Itxaropenekoak direla esan dezakegu, hazi ahala herrian zehar beste batzuk daudelarik. Laster Laubideko hexagonoko parkea berrituko da. 40 San Inazio 17an hortentsia bat kendu zuten. Obra egin zenetik zuloak jarraitzen du. Arriskutsua da eta estali egin behar da. Gainera ez dituzte belardiak inausi. 41 Urtatzako okindegitik gertu zebrabide bat dago, seinaleztatu beharrekoa. Seinalizatu da. 42 San Inazioren obra egin zenean, egurrezko pibote batzuk jarri ziren. Autoak oso azkar pasatzen dira. Lehen abiaduraren kartela zegoen. Piboteak eta abiadura-muga jartzekotan geratu ziren. 43 Musika Eskolako iturriaren txapela kili kolo dago eta erortzen da. 2024.eko martxoan konpondu zen. 44 San Inazioko iturria parking azpikoa konpontzeko eskatzen da. 2023 azaroa. 45 Latxartegi atzealdea txukuntzea Latxartegi 4-5 sasiz garbitu da. 2024 urtarrila. 46 Zentro Extremeñoaren aurrean farola bat behar dugu. Maizago garbitzea ere eskatzen dugu. 2023 iraila. 47 Laubide sahats negarti handi bat dago eta adarrak oso luzeak dira. Kimaketak egin dira eta urteroko programazioan sartuta dago. 48 Mirandaola bideko bidegorria maizago garbitu behar da Maiz garbitzen da. 49 San Juan errepidea, txaleten jaitsiera hilerri zaharrerantz. "Bide kanadiensea" konpondu behar da. Apurtuta dago. Konpondu da 2023ko urrian. 50 San Juan auzoko kaleak konpontzea. Erdikoa duela urte batzuk birgaitu zuten, baina beste biek hondatuta jarraitzen dute, estropezu egiteko arriskua duten adineko pertsonak dituen auzo batean. 51 Ezgaitasuna duten pertsonen plazak ondo seinaleztatzea. Seinale bertikalak jarri, hobeto ikus daitezen. Badira bereak ez diren txartelak erabiltzen dituztenak; berrikusi egin beharko lirateke. Denak seinaleztatuta daude, era batean edo bestean. Txartelak gaizki erabiltzen direla somatzen baldin bada, udaltzaingora deitzea eskertuko genuke. 52 Laubideko bulebarretik doazen patineteen abiadura erregulatzea. Udaltzainek kanpaina bat aurrera eraman dute. 53 Adarrak kimatzea Bikuñatik Olaberrirako pasealekuan Kimaketak egiten dira; urteko plangintzan sartuta dago. 54 Maddiren aurreko zebrabidea konpontzea eskatzen dut. Oso egoera txarrean dago. Aizkorri kalea berrituko da 2025ean eta orduan egingo dugu. 55 Farmaziako eskailerak. Eskuineko barandarekin jarraitzeko eskatzen dut. Ez da jartzen lursailaren pribatutasuna babesteko. 56 Aizkorri kalean zakarrontzi gehiago jartzea. Ikertu ondoren zaborrontzi gehiago jartzearen beharra ez da ikusten. 57 Aizkorriko atzeko kalean oso zikin dago Garbiketa aurrera eraman da. Ekaina 2024. 58 Ikastolako parkeari beste buelta bat eman: kanpo multiusos eta parkea txukundu Latxartegi gune osoa berritzeko parte hartze prozesu bat irekita dago. Azaroa 2024. 59 Urtatza zahar parkea konpondu: tirolina jarri eta egurrezko jolasak. 2025ean konponduko da, bertan jarriko diren jolasak erabakitzeke daudelarik. 69 Gure Naia taberna ondoan ezgaitasuna zuten aparkaleku bat zegoen. Orain ez dago margotuta. 2024ko urtarrila. Margotu da aparkalekua 61 Urtatzako abentura parkea. Tirolinak 2025ean konponduko da, bertan jarriko diren jolasak erabakitzeke daudelarik. 62 Jabondoko iturria gaizki dago. Puskatuta dago eta ura joaten zaio. 63 Mirandaolan erreta daude barbakoak. Barbakoa berriak jarri dira. Ekaina 2024. 64 Urtatzan arrapala gehiago jartzea, eskailera asko daudelako. 65 Mirandaolan egurrezko banku batzuk esertzeko. Ez dago ia ibilbide osoan. Frontoian eta harrian bakarrik. Mirandaola parkean berrikuntzak egin dira: barbakoak, bankuak, zaborrontziak… Ekaina 2024. 66 San Inazio 30 platanondoak urtero inausi behar dira. Lorategiak nahiko utzita daude. 2024.eko urtarrilean egin zen. 67 Zinemaren atzeko eskailerak abandonatuta daude. Garbitu dira. Apirila 2024. 68 Aizkorriren atzeko barandak 20-26. Arriskutsua dago 2024.eko apirilean jarri dira. 69 Urtatza 17-18 ura bideratzea, 18ko garajeetara sartzen delako Bizilagunei adierazi zitzaien hori gertatzen denean mesedez abisatzeko eta orduan ikusiko genuke zehazki non dagoen arazoa. Hiru urtez geroztik ez dugu horrelako gertakizunik erregistratu. 70 Txakurrentzako parke itxi bat jartzea 2024.eko urtarrilean San Inazio. 71 Elizako parkearen eta adineko pertsonen parkearen artean apurtutako baldosa. 2024ko urtarrila. Baldosa konpondu da 72 Espaloian, ia futbol-zelaia amaitzen den lekuan, muino bat dago. Zuhaitz batena, beharbada. 2024.eko martxoan zuhaitz berri bat jarri da. 73 Kale zaharreko losetak mugituta daude. Andresenean arketa gaizki dago. Andreseneakoa bizilagunei dagokie, pribatua da. Bestalde, mugitutak zeuden losetak aldatu dira. 74 Goierri Tabernatik - Urtatza Auzoko 4zbk doan errepide eta espaloiaren berriketak. Errepidean zuloak, espaloietako baldosak puskatuta, aparkatzeko lekuaren marrazkia ezabatuta dago 75 Arazo garrantzitsu bat Urtatzako aparkalekua da. Egunez jendea hara eta hona ibiltzen da eta gutxi gorabehera aparkalekua aurki daiteke, baina 19:00-20: 00etatik aurrera ezinezkoa da. Gauez autoak espaloi gainean utzi behar dira, aparkatzea ezinezkoa delako. 2025erako aparkaleku berri bat eraikiko da. 76 Arratoien gaiarekin zerbait egitea iradokitzen dut, asko daude eta nahi bezala paseatzen dira Lau Bide eta Urtatzatik. Arratoigabetze kanpainak daude eta momentuoro aurrera eramaten dira. Jatorria zein den jakinez gero Udaltzaingoari abisatu. 77 San Martin nola liteke San Martinen arkuan estetika hausten duen burdinazko ate bat jartzea? Ez dago binilorik egitura hori disimulatzeko? Eraikuntza historikoaren babeserako burnia da elementurik egokiena hau baita ibilgailuen gidariei gehien sentsibilizatzen diena. Ezin da disimulatu honen helburua ondo ikustea baita. Horrela eraikuntza behar bezala babesten laguntzen baitigu. 78 San Martin plazan aparkalekuak falta dira. Hiru gehiago jarri dira. 79 San Martin, garbiketa-zerbitzuak, espaloiak zaintzea, lorezaintza... hobetzea eskatzen dut Garbiketa kontratu berriarekin indartuko da zerbitzua eta maizago garbituko da auzoa. 80 Kiroldegia berritzea:pistinako komunak, aldagela indibidualak, programazio eskaera handiagoa, polikiroldegiko ordutegiak zabaltzea... 81 Irene Paredes kirol guneko armailak eta estalkia berriztea. 82 Ur parke bat 2024 uztaila 83 Txakurren lege berria dela medio, txakurrak aske izateko parke bat.(Herrian. Ez Mirandaolan edo tiro al plato inguruan...) 2024.eko urtarrila. San Inazio. 84 Tamalgarria iruditzen zait bi paddle pista edukita (gorantz doan kirola izanik) aprobetxatu ezin izatea. Izan ere, zorua egoera txarrean dago (leku batzuetan moketa apurtuta dago, hosto eta lur asko, etab.) eta erabat agerian dagoenez, askotan ezin da klimatologiagatik erabili. Erabilerarako zenbateko bat ordaintzearen kontura ere, uste dut hobekuntza batzuk eginez gero erdi estalia gera dadin eta pisua hain arriskutsua izan ez dadin, ordaintzeko prest geundekeela inguruko herrietara joan beharrean (Beasain, Olaberria...) Nire ustez, hobetu daitekeen gauzetako bat da; gainera, pena da pistetan inbertsioa egin izana 85 Tren geltokirako bidean dauden bankuak erabat utzita daude, aspalditik apurtuta eta begetazioz Beteta, pena bat da, zeren bidea berrituta dago, eta alde hori gelditzen da abandonatua . Jende asko dabil tren geltokirako bidean... eta utzikeria erakusten du. Banku gehiago jarri dira. 2024 ekaina. 86 Urtatzan bizi eta kirola gustatzen zaigunontzat... bizikleta garbitzeko gune bat eskatzen degu ..lakiola eta arrola ingurutik jende asko ibilitzen danez bai: U parkean, Urtatza urtegi bidean dagoen iturrian edo loroparkean. Edo zein hauetako kokalekuak aproposs ikusten ditugu jartzea gunea Ez dago legealdi honetan aurreikusita. 87 Zerbait egin behar da CEIDAren ondoan dagoen etxearekin. Arriskutsua da 88 Gurtzain parean espaloia eta oinezkoen pasabidea jaitsi. 89 Jendea negozioak martxan jartzera animatu behar du, bereziki etorkinen kasuan Gaur egun enplegua eta merkataritza sustatzeko dirulaguntzak daude. Uggasa ere jo daiteke. -
ZENBAKIA EGOERA IRADOKIZUNA / KEXA EKINTZAK 1 Urtatza biltegiaren azpian belarra altuegi dago eta kaparrak eta arratoiak daude. Pribatua da eta enpresari abisua pasatu zaio egoera onean mantendu dezan. 2 Urtatzaren biltegiak arrakalak ditu goiko plataforman Oinezkoentzako segurtasun arazorik ez dago. Enpresari abisua pasa zaio. 3 Urola Ibaia garbitzea. Zuhaitzak erorita daude leku batzuetan. Gipuzkoako Urak-i abisua pasatu zaio garbiketaren arduradunak baitira. 4 Urtatzako txaleten atzeko belarra moztea Jabeei abisatu zaie mantenimendu lanak egin ditzaten. 5 Urtatza 54, fatxada oso gaizki dago eta erortzen ari da. Ez da arriskurik ikusten komunitateari pasa zaio abisua bere esku baitago. 6 Pentsio zaharra. Gazteak sartzen ari dira eta sua ere eman diote noizbait. Inguruko autoei harriak botatzen dizkiete. Haize handia dagoenean teilak erortzen dira Egralur enpresakoa da. Abisua pasata dago. 7 Mirandaola-Telleriarte gunean. Pertsona asko errepidetik joaten dira, bidea ez dagoelako ondo Gipuzkoako Foru Aldundiko mugikortasun sailak, bideak malda gutxiago izateko konpromisoa hartu zuen. 8 Apeaderoaren ondoko bidea aztertu, nondik eman irteera. Adif-i pasa zaio informazioa arazoa baloratu dezan. 9 Goenagaren antenatik pistaraino bidea ixten ari da. Argomak dira batez ere. 10 Goierri parean dagoen depositoaren egora zaindu. Pribatua dela badakigu, baina bertan hazten den belarrak sortzen duen zaborra eta arratoiak auzoko osasunaren kontra doaz. Bertan hezetasun handia sortzen da, depositoa osatzen dituzten ladrilu edota egituraren zati asko hautsita daude eta. Enpresa batena da. Ez da arriskurik ikusten. Enpresa abisatuta dago. 11 Zoritxarrez, beilatokiko instalazioak birziklatze-enpresa baten ondoan daude, eta horrek osasun-egoera eragiten die beilatokiko lukurariei. Interesgarria litzateke beilatokirako kokapen berri bat aztertzea. Beilatokiko jabeek arazoa ezagutzen dute. Pribatua denez Udalak ez dauka eskumenik. 12 San Martin auzoko uraren presioa oso txikia da eta bizilagun guztiek dituzte arazoak. Gipuzkoako Urakek arazorik ez duela somatzen dio. Etxebizitzaren hoditeri orokorra izan daitekeela diote. 13 Zumarragara doan bidegorrian bainua jartzea 14 Ondare historikoa hobetzeko zer laguntza dauden jakin nahiko genuke, fatxadak eta mendiak txukuntzea, adibidez. 15 Galdetu zergatik ez den erabiltzen geltokiko eremu berritua. Obraren ondoren, Adifek ez du zabaldu, baina laster egingo du 16 Zumarraga bideko bidegorria garbitu behar da, belarrez beteta dago eta hauengatik, askotan itxita egoten da 17 Saturnino Telleriaren atzeko aldea oso gaizki dago. Gordailuak pribatuak dira, etxearen eta biltegien arteko lorategiak oso gaizki daude. Zuhaitzak lehenengo solairura iristen dira. 18 Kiroldegiaren ondorengo Bikuña kalea. Traste zaharrak edozein egunetan ateratzen dira. Sasieta abisatuta dago, hala ere, jarrera desegokiren bat ikusiz gero Udaltzainekin harremanetan jarri. 19 San Martin. Zaborren edukiontzi guztiak 200 metrotan multzokatuta daude. Bizilagun batzuek zarata izugarria jasaten dute (etxearen altueragatik), edozein ordutan, kamioiaren zaratagatik 20 Laubideko HAZaren alboan, eremu bat dago eskaileren ondoan. Bertan, haurrek jolasten dute, eta fatxadako kableekin kolunpatzen dira, kableak hautsiz eta jolaserako gune hori erabiliz (fatxadak margotu, baloiarekin jolastu, etab.). Nire iradokizuna txirrista hori kentzea da, eta joan den mendean bezala berriro eskailerak jartzea. Argiteri hori ez da publikoa bizilagunena baizik eta abisua pasa zaie. Aldapatxoaren inguruan momentuz ez da eskailerengatik aldatuko. 21 Aizkorri kalea. Biribilgunearen ondoren aparkalekua konpontzea. Zuloak ditu berriro. -
ZENBAKIA EGOERA IRADOKIZUNA / KEXA EKINTZAK 1 San Inazio 41ean arrapala bat jarri gurdi eta aulkiekin sartzeko. 2 Bizikletak garbitzeko luga bat jarri Laubiden, Eroskitik gertu Aukera aztertu egin da eta ez da leku horretan kokatuko. Aldundiari bidegorrian beste garbiketa puntu bat kokatzea eskatuko zaio. 3 3-12 urte bitarteko haurrentzako ludoteka Epe motzean adin tarte horretarako ludotekarik ez da aurreikusten. Baina etorkizunean kontutan izango dugu. 4 2 eta 3 urte bitarteko haurrentzat gune itxi bat jartzea. Adibidez, Tabakaleran dagoena. 5 Pena bat da udal tabernak itxita egotea, beharbada irizpideak errebisatu beharko lirateke martxan jartzeko 6 Elizako parkeko jarlekuak busti egiten dira eta ondo legoke estaltzea. Ondo legoke baita ere, halaber, parke estali bat izatea, giltzaz itxia. Adibide gisa, Gasteiz. Udalerrian ez dira parke itxirik aurreikusten. Bankuak ezin dira estali zuhaitzak bertan daudelako. 7 Futbol-zelaia itxita dago igandean, irekita egon daiteke? Haurrek hesia gainditu eta min har dezakete. Sartzen ez dela kontrolatzea, irekitzea... Txikiak erabiltzeko, bada. 8 Zuhaitzen oinarriak plastiko iragazleaz betetzea, Plazaolan 9 Legazpiko udal gobernuari eskatzen diot 2024ko aurrekontuetan kontuan har dezatela Azpikoetxe kalearen ingurua hobetzea, eta bereziki Azpikoetxe 5, Txintxoetxe izenez ezagutzen dena. 10 Aizkorriko parkeari sabaia jartzea Ez da estaltzea aurreikusten. Plazaolako parkea oso gertu dago. 11 Aparkaleku falta Itxaropenen. Juanastegiko kaleen azpitik aparkatzea proposatzen dut 12 Urtatzako bizilaguna naiz, nire proposamena depositoarekin zerbait egitea da, gaztetxoek jolasteko tokiren bat, futbol-zelai bat, parke bat edo. Ez dute lekurik futbolean jolasteko edo umeak elkartzeko. Oinezkoentzako gunean egin ohi dute, baina, azkenean, adinekoei enbarazu egiten die eta gaztetxoak ez daude gustura. Azkenean, alferrik galdutako gunea da eta, batez ere, berdegunea zaborrez eta arratoiz betetzen da. 13 Laubideko denda guztiak ixten ari dira eta non erosiko dugu? Eskerrak Junetorri dagoen eta beste auzoetara joan gaitezkeen. 14 Boulevarretik Domingo Agirrera igotzeko eskailerak estuak eta oso aldapatsuak dira. Ondo legoke konpontzea. 15 Aizkorri kalean aparkamendu gehiago jartzea 16 Salto salto parke estali bat Ez da momentuz aurreikusten. 17 Argiteria publiko gehiago. Batez ere Urtatzako 41. zenbakian. 18 Mirandaolan ez dago argirik. Bidean bai, baina parkean ez Azpiegitura berdea da, hortaz ez da argi gehiago jartzearen beharrik ikusten. 19 Plazaola 26-27-28 zoru gorria egoera txarrean. 20 Gaztetxea paren espaloia erortzen da. Gurpildun aulkiarekin gaizki. 21 Itxaropeneko eskaileren azkeneko partean baranda jarri. Famrazia parean. 22 San Martin auzora iristeko, Hegialdera joan behar dugu... hau da, ezin izango da isleta erdi bat egin egoitza inguruan...? Ez bakarrik guretzat, baizik eta Juanastegira sartzeko, itxaropen... 23 Rokodromo itxi bat umeak zein gazteak praktikatzeko