pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Agenda

Musika arte eszenikoetan DVD-an: “Gisele” (Baleta)
Giselle Kartela.jpg
Asteazkena Urriak 10tik, , 18:30 - 20:30
Asteazkena, Urria, 10 18:30 - 20:30
Zinea / Ikusentzunezkoa

FITXA TEKNIKOA 

 

Musika: Adolphe Adam

Koreografia: Marius Petipa

 

Erromantizismoko dantza-antzerkiaren maisulana. Musika: Adolphe Adam; koreografia: Jean Coralli eta Jules Perrot eta libretoa: Jules Henry Vernoy eta Theóphile Gautier. Pariseko Operan eskaini zen lehen aldiz 1841ean eta dantza klasikoaren obra garbia eta oinarrizkoa da, bai eredu erromantikoak tratatzeko moduari bai XIX. mendeko antzerki-teknika finduena erabiltzeari dagokienez.

 

IRAUPENA: 112 min. 

 

PERTSONAIAK 

Giselle

Anna Tsygankova

Count Albrecht

Jozef Varga

Myrtha

Igone de Jongh

Hilarion

Jan Zerer

Pas de quatre

Michele Jimenez, Maia Makhateli, Mathieu Gremillet, Arthur Shesterikov

Zulme

Anu Viheriänta

Moyna

Emanouela Merdjanova

Bathilde

Natasja Lucassen

Berthe

Jeanette Vondersaar

Duke

Francis Sinceretti

Wilfried

Dario Mealli

 

 

Dutch National Ballet Version (Amsterdam)
Zuz. : Ted Brandsen

 

--------------------------------------------------------------

 

Lehenengo ekitaldia

Giselle, Rin ibaitik gertu dauden haranetan bizi da. Edertasun handiko nekazari gazte maliziarik gabea da. Gisellek, ezer baino gehiago, dantza egitea atsegin du baina Berther bere amak ez dio horrelakorik uzten, osasun ahuleko neska delako eta beldur da alaba ezkondu aurretik hil daitekeelako; hori gertatuz gero gainera, Willi bat bihurtuko da (gauerdia igaro ondoren basoetan dauden gizonak hiltzen dituzten gaueko izpirituak). Albrecht Silesiako dukea Giselleren atzetik dabil baina ez du dukea denik esaten eta mahats-bilketara iritsi berri den Loys baserritarra dela dio. Bestalde, Hilarion dago, basozaina; bera ere Giselle maite du eta atzerritarra ez dela esaten duena sumatzen du.

 

Courtlandeko printzearen gortea ehizatik dator eta Giselleren etxean geratzen da atseden hartzera eta jan eta edatera. Printzearen alaba, Bathilde, Albrecht dukearekin dago konprometituta eta Giselleren edertasunarekin liluratuta geratzen da; bi neska gazteak auren amodioen berri ematen diote elkarri, biak gizon berdinari buruz hitz egiten ari direla jakin gabe.

 

Herrian mahats biltzearen jaia ari dira ospatzen eta herriko gazteak Giselle aukeratzen dute jaietako erregina. Gisellek amaren baimena du guztiekin dantzatzeko. Hilarion, bitartean, Albrechten benetako identitatea zein den jakiten du eta gorte osoaren eta Bathilde bere emaztegaiaren aurrean benetan zein den azaltzen du.

 

Giselle engainatuta eta traizionatuta sentitzen da; ondorioz, atsekabetuta erotu eta hil egiten da.

 

Bigarren ekitaldia

Hilarion basora doa bere maitearen hilobia bisitatzera baina, bat batean, gaua iristen da eta gauarekin Willi izpirituak.

 

Myrtha erregina da Williak deitzen dituena, mendekuaren errituari hasiera emanez eta Hilarion izango da gau horretako lehenengo biktima. Urratsak entzutean Williak desagertu egiten dira; Albrecht da basora iristen dena, egindakoaz damututa dago eta Giselleren hilobira joatea erabaki du barkamena eskatzera. Giselle agertzen da eta errukiturik, basotik alde egin dezala adierazi nahi dio baina berandu da horretarako eta Myrtha erreginak Albrecht erakartzeko agindua ematen die Williei, dantza eginaraziz bizitza kentzea lortu arte.

 

Gisellek bere barnean sentitzen duen maitasunak Albrecht salbatuko du, indarra ematen baitio dantza egin eta egin, egunsentia iritsi arte iraun dezan. Eguna argitzean Williak desagertu egiten dira eta Gisellek betirako esan behar dio agur bere maiteari. Albrecht alperrik saiatzen da Giselle geldiarazten baina neskak gizonaren iruzurrak eta traizioak eragin duen zorigaitzaren mende dago eta alde egin beharrean dago.

Kokapena Kultur Etxeko areto nagusia

Hurrengo ekintzak