Euskarazko saioa.
Futboleko bi aitzindarien benetako istorioan oinarritutako clown ikuskizuna da Mr. Pichichi edo Onenak ez du inoiz irabazten. Rafael Moreno Aranzadi 'Pichichi'-k eta Fred Pentland 'Mister'-ak utzitako azaleko irudiak bi garaileren oroimena dakarkigu. Baina 'Pichichi'-k bere azken partida non jokatu zuen ikusteak edo 'Mister'-a zer talde entrenatzen hasi zen jakiteak aukera ematen digu beren bizipenak hobeto ulertu eta arrakastarako dugun etengabeko grina baretzeko.