Ztandap, generoa protagonista duen umore bakarrizketa ikuskizuna
Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek ZTANDAP ikuskizun berria sortu dute (hirugarrena), LANKUren produkziopean. Umorea eta generoa ardatz hartuta, bost bakarrizketa josi dituzte ordu beteko saioan.
“Bakean Dagoena Bakean Utzi” eta “Luze edo Motz” emankizun arrakastatsuen haritik, “ZtandaP” ikuskizun honetan ere Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik generoa hartuko dute umoregai eta eguneroko gaiak lehertzen saiatuko dira betaurreko umoreak jantzita. Horretarako orgasmo arrakala, maitasun erromantikoa, señorak eta elkarbizitza izango dituzte hizpide, besteak beste. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak eztanda arazteko prest daude!
Gazteei eta helduei zuzendua
Sarrera 5€.
Sarrerak aurrez, on-line: https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/