Legazpiko Udalak 2024ko ekitaldirako udal zergen egutegi fiskala onartu du.
Egutegi osoa udalaren webgunean dago argitaratuta (www.legazpi.eus), baina hona-koak dira zerga eta data garrantzitsuenak
Urteko aldizkotasuna duten zergak:
- Gordetako aparkatzea: 24/01/01tik 24/02/29ra
- Ibilgailuak: 24/02/01tik 24/03/31ra
- OHZ (kontribuzioa): 4/05/15etik 24/06/30era
Hiruhilabeteko aldizkotasuna duten zergak(1go ordainketa):
- Zaborrak: 24/01/01tik 24/02/29ra
- Azoka 24/01/01tik 24/02/29ra
Aurten, herritarrei ordainketa errazteko asmoz, zaborren tasa hiru hilean behin kobratuko da, eta ez sei hilean behin, orain arte bezala.
Indarrean daude 2024ko ibilgailuak kobratzeko kanpainak, egoiliarrentzat gordetako eremuan trakzio mekanikodun ibilgailuak aparkatzeagatiko tasarenak eta zaborra eta azokaren lehen hiruhilekoarenak.
Helbideratutako ordainagiriak ordaintzeko epearen azken egunean zordunduko dira bankuetako kontuan: otsailaren 29an gordetako aparkatzea, zaborrak eta azokarena, eta martxoaren 31n ibilgailuena.
Udalak ordainagiriak helbideratzera animatu nahi du, herritarrentzat erosoagoa dela uste duelako eta ezarritako aldiaren azken egunean ordaintzea abantaila delako.