Gipuzkoako Organo zikloaren barnean, Esther Iñiguez eta Alize Mendizabal organojoleek, kontzertua eskainiko dute Legazpiko Parrokian. Hona prestatu duten egitaraua:
Egitaraua
1.-“Tocatta ta Fuga re m.” BWV 565 (Alize Mendizabal) - J. S. Bach
2.-“Estudio mecánica a 4 manos” KV 594 W - A. Mozart
3.-“Ma mère l'oye” - Maurice Ravel
4.- I.Pavane de la Belle au bois dorment
II Petit Pouce
III. Laideronnette, Impératrice des Pagodes - Maurice Ravel
5.-“Cantabile” (Alize Mendizabal) - César Franck
6.-“Sonatina a 4 manos” KV213 W - A. Mozart
7.-“Bigarren Sinfonia: Allegro” (Esther Iñiguez) - L. Vierne
Alize Mendizabal, organoa
Donostian jaioa, bertako Goi Mailako Kontserbatorioan, piano eta klabizenbaloko ikasketak egin zituen. Bitartean, Baionako Conservatoire Nationale de Région zentroan organu ikasketak, Bernadette Carreau irakaslearekin hasi, Esteban Landart Maisuarekin bukatu zituenak eta Urrezko Domina – Lehen Saria lortuz.
Gipuzkoako Foru Aldundiak bekatuta, Toulouse-ko Goi Mailako Kontserbatorioan sartu zen (C.E.S.M.D), perfekzionamendu ikasketak Michel Bouvard , Jan Willem Jansen, Louis Robillard eta Stéphane Bois irakasleekin ikasteko, Lehen Saria eta Mention Très Bien à l’Unanimitè du Jury, lortuz.
Jean Boyer, Daniel Roth, Louis Robillard, Ullrich Spang-Hansen, Joris Verdin, Szigmund
Sazathmáry…bezalako irakasleekin ere ikasi du.
Kontzertu ugari eman du Euskal Herrian, Espainian eta Frantzian, Barroko-tik XXI mendeko musika errepertorioa interpretatuz eta Donostiako Musika Hamabostaldia, Toulouse les Orgues, Ciclo de la Universidad Complutense, Orgue à St Jean de Luz, Fundación Abengoa… bezalako musika jaialdietan parte hartuz.2016ko otsailan gira bat egingo du Japonen.
Conductus Ensemble talde barrokoaren kidea da 2002 urtetik. 2002/2003 ikasturtetik Eukal
Herriko Goi Mailako Kontserbatorioko piano osagarriko irakaslea da eta Baionako CNRko kontserbatorioan organu irakaslea izan zen eta era berean Donostiako Koruko Andra Mariaren Basilikako organuaren titularra da.
Esther Iñiguez (organoa)
Beran jaio zen 1975ean.
1997an hasi zituen bere ikasketak Donostiako kontserbatorioan. 1999an piano irakasle eta solfeoko agiriak lortu zituen. 2001 urtean Montsarrat Torrent organistarekin ikasi zuen Bartzelonan. Urte horretan bertan pedagogiako goren agiria eta claveko irakasle agiria lortu zuen Donostiako kontserbatorioan. 2002 urtean zehar, Bayonako kontsabtorioan Esteban Landart organistarekin ikasi zuen eta Euskal Herriko
goreneko kontserbatorioan “Musikene”-n ere Esteban Landart-ekin bukatu zituen bere ikasketak. M.Bouvard, L. Robilliard, Brett Leihgton, Zsigmond Szathmáry, M.Radulescu y Joris Verdin izeneko organistekin ikasteko aukera izan du.
Eman dituen kontzertuen artean, zizlo desberdinetan hartu du parte, Semana Músico-Coral de
Pasaia, Ciclo de Música Sacra de San Sebastián, Ciclo homenaje a Luis Urteaga, les Journees Européenes du patrimoine (Douai) eta Gipuzkoako Diputazio Foralak subentzionatutako kontzertuen zikoa.
Laguntzaile lana betetzen du eta Astigarragako Norberto Almandoz musika eskolan da zuzendari. Hendayako San Vicente parrokian organista da.