Print this page
Zure etxebizitzarako berokuntza sistemarik egokiena zein den ezagutzeko tailer praktikoa
15
Aza
2024

Zure etxebizitzarako berokuntza sistemarik egokiena zein den ezagutzeko tailer praktikoa

Abenduaren 3an, 18.00etan, Legazpiko Kultur Etxean

 

OTC Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoak, LegazpikoUdalarekin elkarlanean, ENERGIA ARGITU programaren baitan, zure etxebizitzarako berokuntza sistemarik egokiena zein den ezagutzeko tailerra antolatu du abenduaren 3an, 18:00etan, Kultur etxeko areto nagusian.

 

Nahiz eta aldian-aldian berokuntza-sistema mota jakin bat "modan" jarri, sistemarik eraginkorrena zein den jakiteko, hainbat alderdi aztertu behar dira: etxebizitza mota, jada instalatuta dauden aparatu edo hodiak, etxebizitzaren erabilera, etab. Tailer honen helburua da herritarrak gaiari buruzko nozio argi batzuekin ateratzea eta berogailu-sistemei buruzko oinarrizko irizpideak izatea, merkatuko berrikuntzek eragindako erabakiak ez hartzeko etorkizunean.

 

Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek, azaroaren 29a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:

 

  • Posta elektronikoa bidaltzea ondorengo helbidera: energiabulegoa@gipuzkoa.eus
  • Honako telefono zenbakira deitzea: 605-757-687(astelehenetik ostiralera. Ordutegia 9:00-18:00)
  • Informazio osagarria: www.argitu.eus

Energia Argitu programaren helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzeko, eraginkortasuna handitzeko eta energia berriztagarriak bultzatzeko tresnak eskura jartzea da. Horretarako, OTC Gipuzkoako Eraldaketa Energetikorako Bulegoak, baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko gidak, Energia Argitu programaren web gunea, eta abar.