pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Pintura erakusketa Kultur Etxean ikusgai maiatzaren 6tik 17ra.
04
Mai
2024

Pintura erakusketa Kultur Etxean ikusgai maiatzaren 6tik 17ra.

Dani Uribeetxebarria eta Julia Alustiza ahizpa legazpiarren lanak erakutsiko dira

 

Astelehenean, maiatzaren 6an, 19:00etan erakusketa berri bat irekiko da Kultur Etxeko Erakusketa aretoan. Oraingoan bi ahizpa legazpiarren lanak ikusi ahal izango ditugu. Batetik, Dani Uribeetxebarriarenak, Arkatza Elkarteak Kultur Etxean eskaintzen dituen eskoletako marrazketa eta pintura irakaslea; eta Julia Alustizarenak bestetik, bere ahizpa, urteak daramatzana Portugalen, izango dira aretoko paretetan beren margolanak jarriko dituztenak.

 

Erakusketa, Kultur Etxeko erakusketa aretoan egongo da ikusgai, maiatzaren 17rarte, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara.

Albiste guztiak